Segurtasuna guztiaren gainetik

Por enekobilbao Ago 16, 2022

Bi atzelari zentralak partidu oso serioa egin zuten

Argi dago Athleticek defentsan, momentuz, ez dituela arazo gehiegirik izango. Aurredenboraldi osoa ziurgabetasun puntu bat izan du, Iñigo Martinezek izan dituen kezken ondorioz. Badirudi Ondarrutarrak hurrengo urtean ez duela jarraituko, baina atzoko partidua garbi utzi du Yerayrekin eta Vivianekin lasai eta seguru egon gaitezkeela. Biek Valverdek eskatu zien rola bete zuten.

Lehen jardunaldian, aurrean, lan zaila izango zuten, batez ere Mallorcaren “7”agatik, Vedat Muriqi (1.94) kosovarra. Pasa den denboraldian 6 gol sartu zituen 15 partidutan eta zaleen idoloa bihurtu zen. Uda honetan Mallorcak inbertsio handia egin du eta aurrelariarekin geratu da. Partidua hasi eta lehenengo momentutik bi atzelariek kosovarra siku utzi zuten. Seguru nago, atzo gutxienez, Muriqi Vivianekin eta Yerayrekin amestu zuela. Hau hobeto ikusteko, hemen uzten dizkizuet datu batzuk: Jaurtiketa bakarra eta bi falta egin zituen.

Muriqi alde batera utzita, ez zuten burua apurtu behar izan baloia atzetik ateratzeko. Luze jokatu zuten gehienetan eta baloi arriskutsu bat ailegatzen zenean, arazorik gabe urruntzen zuten. Mallorcak izan zuen aukera garbi bakarra burukada bat izan zen, Simonek atera zuena. Valverderen eskema (1-4-3-3) erasoaren bila zihoan eta horrek atzelarientzat exijentzia izango zelaren ustelakoan zeuden zaleak, baina ez zen nabaritu.

Bukatzeko, atzokoa ikusi ondoren, niretzat bikote hau hasierakoa izateko puntu asko irabazi ditu. Atzean seguru, baloia ateratzeko arazorik ez eta aurrelari aurkariak poltsikoan. Ziurgabetasunen garaian, ez dago segurtasuna bezalako erremediorik.

Argazkia: Deia

Related Post

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *