Atzo lortutako garaipenarekin, Clementeren erregistroa berdindu du
Ernesto Valverderen taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo. Hala, Viandar De La Verako entrenatzailea, Athleticen garaipen gehien lortu duten entrenatzaileen bigarren postuan ezartzen da, Javier Clementerekin berdinduta. Biek, 141 garaipen lortu dituzte Athleticen.
Athleticen jokoa berriz ere identitate bat duela esan daiteke. Guztiok ezagutzen ditugu Ernesto Valverderen metodoak, baina niri gutxienez, hirugarren etapa honen hasiera arreta deitu dit. Atzoko partiduan, Athleticek kapaza izan zen kontraerasoan jokatzera momentu batzuetan partidua eta Valentziaren sistema eskatzen zuenean. Beste momentu batzuetan, partidua kontrola eta baloiaren posesioa eskatzen zuen eta taldeak ez zuen arazo gehiegirik izan (Muniain eta Sancet askoz hobeto egon ziren). Marcelinok lan aparta egin zuen taldearekin, baina sistema bat bakarrik erabiltzen zuen legez (1-4-4-2) eta askotan Athleticen zigorra izan zen. Uztailean Valverderekin antzeko gauza bat gertatuko zela pentsatzen nuen, aurreko bi etapetan 1-4-2-3-1 sistema bakarrik erabiltzen zuelako, baina kontrakoa erakutsi digu.
Athleticek atzo erritmo handiz jokatu zuen, momentu oro partidua kontrolatua izanez. Taldeari eta zaleari izugarrizko segurtasuna ematen dio. Valverderen sistemaren gehien gustatzen zaidan gauza, taldearen jokoari ematen dion segurtasuna da. Atzo, 5 jokalari zeuden Valentziaren hasiera jokoa oztopatzen eta oso gutxitan arriskuan geundela sentitu nuen. Gattusori xake partidua lehenengo momentutik irabazi zion eta berriz erakutsi zion munduari izugarrizko entrenatzaile dela. Jokalariek ere erabilitako sistema berriarekin (1-4-4-1) eroso sentitzen dira eta hori nabaritu egiten da. Atzoko partiduaren ondoren, Europaren bidea garbiago dagoela argi dut.
141 garaipen ez dira errez lortzen, eta are gutxiago Athleticen. Eman diezaiogun Ernesto Valverderi merezi duen esker ona.
Argazkia: El Correo